Herriko merkataritzaren historiari balioa emateko kanpaina berezia

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2025eko uztailaren 23a

Udalak, Oria Merkatarien Elkartearekin elkarlanean, herriko merkataritzaren historia eta balioa ikusarazi eta nabarmendu nahi ditu. Horretarako, Villabonako argazki zaharrez osatutako kanpaina berri bat jarri da abian. Irudiak zoritxarrez gaur egun jarduerarik ez duten hainbat lokaletako erakusleihoetan jarri dira.

Gaur eguerdian, Beatriz Unzue alkateak eta herriko merkatari talde batek kanpaina hau aurkeztu dute garai bateko argazkia duen Erreboteko plazan kokatzen den erakusleihoetako baten aurrean.

Ekimen honen helburua ez da kaleak bisualki dinamizatzea bakarrik, herriko merkataritza sustatzea, herriko memoria historikoa berreskuratzea eta herritarren eta merkataritzaren arteko lotura emozionala indartzea ere lortu nahi da. Alegia, gure herria historikoki merkataritza herria izan dela eta horrela jarraitu nahi duela ikusarazi nahi da .

Kanpaina honetarako inprimaketa lanak Imanol Echeverriak egin ditu, eta guztira, Udalak, 1.100 euro bideratu ditu. Aipatzekoa da erabili diren argazki zaharrak udal artxibotik atera direla.

Udalak herritarrei dei egiten die erakusleihoetara hurbiltzeko eta, irudi horien bidez, herriko merkataritzaren bilakaera gogoratzeko. Eta nola ez, erosketak gure herrian, Villabonan, egiteak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!