Gizarte Zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarteentzat diru laguntzak eskatzeko epea ireki du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2025eko uztailaren 2a

Guztira, 10.000 euro banatuko ditu udalak Amasa-Villabonan jarduten duten, edota onuradunak bertako herritarrak dituzten elkarteen artean.

Eskaerak egiteko epea dagoeneko zabalik dago, eta azken eguna uztailaren 20a izango da. Interesdunek dokumentazioa udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute. Erakunde bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da.

Deskargatu diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak

Eskaerak egiteko inprimakia

Oinarri hauek Tokiko Gobernu Batzarrean onartu ziren 2025eko maiatzaren 28an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!