Arratzain futbol-zelai inguruko hesiak berritu ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2025eko ekainaren 4a

Arratzain futbol zelaiaren inguruko itxitura berritu du udalak aste honetan. Egoera txarrean zeuden hesi zaharrak kendu eta berriekin ordezkatu dira, horrela, kirol azpiegitura publiko honek itxura berriagoa eta zainduagoa du orain.

Udalaren eskuhartze hau guztiz beharrezkoa izan da futbo0l zelaiaren itxitura berritzeko premiari erantzuten baitio. Izan ere, orain arte futbol zelaia inguratzen zuen hesia erabat zaharkitua zegoen eta hainbat lekutan puskatua zegoen, zulo handiekin. Horrek futbol jokalarientzat, entrenatzaileentzat eta ikusleentzat segurtasun arazo bat sortzen zuen, hesiak ez zuelako bermatzen inor goitik behera erortzea. Orain ezarri den hesi-egitura berriak zelaiaren estetika nabarmen hobetzeaz gain, segurtasun arazo horiekin amaitzea dakar.

Herriko kirol-azpiegituraren berrikuntza lan hau gauzatzeko Herreria Bidebieta SL enpresa kontratatu da, eta udalak 10.289,47 euroko inbertsioa egin du. Hesien instalakuntza lanen aurretik brigadako udal-langileek eremuaren txukunketa lanak burutu zituzten, hesiari itsatsita zeuden eta hesia kaltetzen ari ziren hainbat landare bertatik kenduz.

Jarduera hau udalak Amasa-Villabonako baliabide eta azpiegitura publikoen etengabeko mantenu eta hobekuntzarekin duen konpromisoaren parte da.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!