Santio jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2025eko maiatzaren 19a

Kultura sailak Santio jaien programako azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek bihartik, maiatzaren 20tik ekainaren 10era izango dute porposamenak aurkezteko aukera. Lan irabazleak 500 euroko saria jasoko du.

Lehiakide bakoitzak nahi adina lan aurkezteko aukera izango du, beti ere, lan bakoitza bere sobre itxian eta dagozkion datuekin aurkezten bada. Hau da, lan bakoitzeko sobre bat, eta sobre bakoitzean parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa zehaztuta.

Parte hartzeko bete behar diren baldintzak
Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek maiatzaren 20tik ekainaren 10era izango dute parte hartzeko aukera, eta ondoren zehazten diren oinarriak bete beharko dituzte:

  • Aiztondo bailaran erroldatua egon behar da (Amasa-Villabona, Zizurkil, Asteasu, Larraul, Alkiza eta Aduna) eta 16 urtetik gorakoa.
  • Lanek erabat originalak izan beharko dute. Norbaitek originala ez den lan bat aurkeztuko balu, ezin izango da lehiaketaren hurrengo edizioetan aurkeztu.
  • Azalaren formatua 21x21 cm-koa izango da, eta edozein teknika erabil daiteke.
  • Aurkeztutako azalak honako testua eraman beharko du: “Santio Jaiak - Villabona 2025”.
  • Lanak udaleko herritarren arreta bulegoan aurkeztu behar dira, 08:00etatik 14:00etara.
  • Lanarekin batera, sobre itxi bat aurkeztu beharko da, eta bertan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira.
  • Lehiakide bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ditzake, baina, lan bakoitzarekin batera, datuak dauzkan sobre itxi bana aurkeztu beharko da.

500 euro irabazlearentzat
Festetako azala aukeratzeko epai-mahaia Santio Jai Batzordea izango da, eta lan irabazleak 500 euroko saria jasoko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!