Udalekuetan begirale lanetan aritzeko izen-emate epea ireki da

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2025eko maiatzaren 5a

Amasa-Villabonako Udalak Udaleku Irekiak antolatu ditu HH 2 eta LH 6 urte arteko haurrentzat. Aurten uztailaren 1etik 21era bitartean izango dira, eta bertan begirale lanetan aritzeko lan eskaintza zabaldu da. Interesatuek maiatzaren 5etik 16ra arte daukate izena emateko aukera.

Deialdian parte hartzeko derrigorrezkoa izango da bi baldintza hauek betetzea:

  • 18 urte izatea, edo 2025 urtean betetzea.
  • Euskara ondo menperatzea.

Izena emateko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • NANaren kopia bat
  • Curriculum Vitae-a, ikasketa ziurtagiriarekin.
  • Aisialdirako begirale edo zuzendari titulua.

Interesdunek gaurtik maiatzaren 26ra arte daukate izena emateko aukera. Horretarako, aratz@loiri.eus helbide elektronikora bidali beharko dira eskatutako dokumentuak.

Argibide gehiago behar izanez gero, edo zalantzak argitzeko, gazteria@villabona.eus helbidera idatzi edo 691 366 502 telefono zenbakira deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!