Udalak Amasako hilerriko lurzorua aldatu du, irisgarritasuna bermatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2024ko urriaren 24a

Azken hilabeteetan Udaleko obra brigadako langileak Amasako hilerrian lanean aritu dira, bertako lurzorua aldatzeko. 

Lehen harri-txintxarra zegoen hilerriko eremu eta pasabideetan hormigoizko baldosak ezarri dira, hilerriaren irisgarritasun baldintzak nabarmen hobetuz. Horrela, aurrerantzean Amasako hilerria irisgarria izango da, baita mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat ere.

Udalak guztira 12.000 euroko inbertsioa egin du obra honetarako materiala erosteko, eta aipatu bezala lanak udaleko obra brigadako langileek gauzatu dituzte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!