2024-2025 ikasturteko kultur ikastaroen eskaintza aurkeztu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2024ko irailaren 12a

Udaleko Kultura sailak 11 kultur ikastaro antolatu ditu 2024-2025 ikasturte berrirako. Jarduera hauek adin tarte guztietarako eta interes desberdinak dituzten pertsonei zuzenduta daude. Besteak beste, artea, musika, dantza edota antzerkia jorratuko dituzte.

2024-2025 ikasturteko kultur ikastaroen eskaintza:

Ikasturte osoko ikastaroak:

Haurrentzat

  • Funky (6-12 urte)
  • Ballet (6-12 urte)
  • Antzerkia (8-12 urte)
  • Eskulanak (6-10 urte)
  • Pintura (4-12 urte)

Kontuan izan etxeetara banatu den paperezko esku-orrian akats txiki bat dago euskarazko testuan. Haurrentzako antzerki ikastaroa asteazkenetan izango da aurten, nahiz eta paperean ostegunetan izango dela jartzen duen. Esku-orriaren edizio digitaletan zuzenduta dago akats hori.

Helduentzat

  • Antzerkia (16 urtetik aurrera)
  • Egur lanketa
  • Zaharberritzea eta arte aplikatuak
  • Pintura (14 urtetik aurrera)
  • Joskintza

Ikastaro laburrak helduentzat:

  • Serigrafia

Herriko etxe guztietara banatu den esku-orrian ikastaroen egun, ordutegi edota tarifei buruzko informazio gehiago topatuko duzu.

2024-2025 ikasturteko kultur ikastaroen eskaintza

Argibideren bat behar izanez gero, kultura@villabona.eus helbidera idatzi, telefonoa utzi eta kultura saileko arduradunak jarriko dira interesatuarekin harremanetan.

Izen-emateak irailaren 12tik 24ra
Ikastaroetan matrikulatzeko epea irailaren 12tik 24ra da, eta bi eratara egin daiteke: villabona.eus webgunean argitaratuko den formularioaren bidez edo Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan, 09:00-14:00 ordutegian.

Kultur ikastaro hauek ezagutza berriak eskuratzea ahalbidetzen dute, beraz, ez galdu parte hartzeko aukera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!