Udalean Euskararen erabilera normalizatzeko plan estrategikoa onartu du udalbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2024ko uztailaren 23a

Atzoko osoko bilkuran aho batez onartu zen 2023tik 2027ra udalean indarrean egongo den euskara plan berria. Plan honen bitartez, euskararen erabilera indartu eta areagotu nahi du udalak, bai zerbitzu-hizkuntza, bai lan-hizkuntza modura, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza-eskubideei erantzun ahal izateko.

Euskarazko jardunak udalean duen tokia erakustea da Euskara Normalizatzeko Planaren helburua, eta, bide batez, euskarak Udalean duen egungo egoera hobetzeko eman beharreko pausoak ere zehazten dira.

2023-2027 artean izango du balioa atzo onartutako planak, eta urtez urte kudeaketa plan bat egingo zaio, bost urteko ikuspegi estrategikoaren barruan urtez urteko helburuak, arduradunak, epeak, neurriak eta baliabideak zehaztuta.

Uema-k eta udalak elkarlanean egindako plana da hau, eta horretarako udal langileen eta ordezkarien parte-hartzea izan du. Udal-langile eta ordezkari guztiei zuzendutako plana da; beraz, plana behin udalbatzak onartuta, denek bete beharko dituzte bertan jasotzen diren hizkuntza irizpideak.

Villabonako Udalean Euskararen erabilera normalizatzeko plan estregikoa 2023-2027

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!