Euskara ikasleentzat eskaerak egiteko lehen epea uztailaren 12an amaituko da. Bigarren epea urriaren 31 izango da, eta honetara, aurrez aurkeztu gabe geratu diren eskaerak edo udako ikastaroak aurkeztu ahal izango dira.
Establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik eta webguneak euskaraz egiteagatik eskaerak aurkezteko epea urriaren 31 izango da.
Informazio gehiago: 943 69 21 00 telefonoan, 3329 luzapenean, edo euskara@villabona.eus helbide elektronikoan.
Deskargatu euskara ikasteko, euskarazko errotuluak jartzeko eta webguneak euskaraz sortzeko dirulaguntzen oinarriak
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!
EGIN ATARIKIDE!