Gizarte Zerbitzuen arloan jarduten duten elkarteentzat diru laguntzak eskatzeko epea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2024ko ekainaren 10a

Udaleko Gizarte Ongizateko Sailak irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ireki du.

Guztira, 10.000 euro banatuko ditu udalak Amasa-Villabonan jarduten duten edota onuradunak bertako herritarrak dituzten elkarteen artean.

Eskaerak egiteko azken eguna ekainaren 30a da, eta dokumentazioa udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu behar da. Erakunde bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da.

Deskargatu diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak

Oinarri hauek Tokiko Gobernu Batzarrak aho batez onartu zituen 2024ko maiatzaren 29an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!