Herriko haur zein nerabeen denbora libre euskaldun eta parte-hartzailea sustatzeko helburua duen zerbitzu publiko hau berrikuntzekin dator, gainera. Hemendik aurrera bi adin-tarteko gaztetxoentzat eskainiko du zerbitzua; batetik, Haurtxoko zerbitzua, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, asteazken eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara. Eta bestetik, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat Gaztelekua ostiral, larunbat eta igandeetan irekiko da, 17:00etatik 20:00etara. Nabarmentzekoa da hau izango dela Gaztelekuak 12 urtetik beherakoei ere zerbitzua emango dien lehen aldia.
Hartxokoaren maiatzeko egitaraua
Gaztelekuaren maiatzeko egitaraua
Irekiera festa bereziak maiatzaren 8an eta 10ean
Etapa berri honi merezitako ongietorria egiteko irekiera festa bereziak antolatu dituzte Gaztelekuko arduradunek. Horrela, maiatzaren 8an, asteazkena, 8-12 urte bitartekoentzat Haurtxokoaren irekiera izango da 17:00etan. Maiatzaren 10ean, aldiz, 12 eta 17 urte bitartekoentzat Gaztelekuaren irekiera berezia egingo da, hau ere 17:00etatik aurrera.
Gaztelekuko irekieraren kartela
Komunitateak diseinatutako Gaztelekua
Gaztelekuak eskainiko duen zerbitzua herriko gazte eta nerabeen beharrak eta interesak identifikatzeko gauzatu zen parte-hartze prozesu baten bitartez diseinatu da, eta udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesu horretan parte hartu zuten haur, nerabe eta gurasoei.
Bide batez, udalak zerbitzu publiko hau doakoa dela eta haur zein nerabe guztientzat zabalik dagoela nabarmendu nahi du, aldez aurretik izena eman beharrik gabe. Beraz, herriko gaztetxo guztiak gonbidatu nahi ditu Gaztelekura gerturatu eta aisialdiaz euskaraz gozatzera.