Auto hibrido berria Udaltzaingoarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2024ko apirilaren 10a

Jasangarritasunarekiko eta zerbitzu publikoen modernizazioarekiko konpromisoari eutsiz, udalak Toyota RAV4 markako ibilgailu hibrido entxufagarri berri bat erosi du, Udaltzaingoak bere lana garatzeko erabili dezan.

Auto berria hau eraginkortasun energetikorako diseinatuta dago, emisio kutsatzaileak murrizten ditu eta Udaltzaingoko agenteek erabili ahal izango duten punta-puntako teknologiaz hornitua dago.

Dagokion lehiaketa publikoaren ondoren, ibilgailu berria Euskoauto 2003 S.L. enpresari erosi dio Udalak, 48.107 euroko inbertsioa eginez. Azpimarragarria da MOVES III 2021-2023 programaren bidez, Udalak 5.000 euroko diru laguntza jaso duela erosketa horretarako.

Ekimen honekin Udalak mugikortasun garbiago eta iraunkorrago baterako trantsizioarekin bat egiten du eta herritarrentzat etorkizun berde eta osasuntsuago baten aldeko konpromisoa erakusten du, Udaltzaingoaren eguneroko lanera bideratutako baliabideak hobetzearekin batera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!