Herriko hainbat errepide asfaltatzen hasi da udala

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2024ko apirilaren 8a

Egoera kaxkarrean dauden herriko hainbat zonaldetako errepideak hobetzeko lanekin hasi da udala gaur goizean bertan. Lan hauekin, orokorrean, errepideetan dauden hainbat zulo konponduko dira; lehenik fresaketa lanak eginez eta ondoren asfaltatuz.

Datozen egunetan honako zonaldeetan egingo dituzte lanak:

• Laskibarko gasolindegiko sarrera.
• Ubegun industrialdea (Resa Guipuzcoana).
• Sacemgo biribilgunea eta Zizurkilgo sarrera arteko errepidea.
• Sacemgo industria poligonoaren barnealdea.

Lan hauek gauzatzeko Udalak Asfaltos Urretxu enpresa kontratatu du, eta, guztira, 42.319,35 euroko inbertsioa egin du. Ekimen honen helburua da herriko bide-azpiegiturak hobetzea eta errepide horietatik igarotzen diren herritar guztien segurtasuna bermatzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!