Udalbatzak bat egin du Fleming Herri Eskolak sukaldea sortzeko egin duen eskaerarekin

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2024ko otsailaren 2a

Eskolako jangela ereduaren eraldatzea jorratzen ari da Fleming Herri Eskola azken urteotan. Aldaketa horiek gauzatzeko ezinbestekoa ikusten dute otorduak prestatzeko sukaldea Arratzaingo eskolan bertan izatea. Sukaldeak hartuko duen espazioa zein izan daitekeen ere dagoeneko aurreikusi dute; gaur egun erabilerarik ez duen atezain ohiaren etxebizitza zena, hain zuzen ere.

Gauzak horrela, Fleming Herri Eskolak aurkeztutako mozioak honakoa eskatzen dio Udalbatzari:

  • Arratzaingo eraikuntzan sukaldea egiteko eskaerarekin bat egitea.
  • Sukaldea ahalik eta azkarren egiteko eskaera burutzea Hezkuntza Sailari.
  • Arratzaingo sukaldean prestatutako otorduak Arroako eraikuntzara garraiatzeko baliabideak jartzeko eskaera egitea Hezkuntza Sailari.
  • Sukaldea sortzeko beharrezkoak izango diren baliabide pertsonal, tekniko eta ekonomikoak jartzea, eta Hezkuntza Sailak eskatuko dituen udal-baimenak ematea.

Ikusi mozioa osorik

Udalean ordezkaritza duten alderdiek aho batez onartu dute Fleming Herri Eskolak aurkeztutako mozioa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!