Arratzaingo kiroldegiko argiztapena berritu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2024ko urtarrilaren 15a

Arratzaingo eskola eremuko kiroldegiaren argiztapena hobetzeko eta argi horien energia kontsumoa murrizteko helburuarekin, udalak kiroldegiko teilatuan kokatutako argi-fokuak aldatu ditu LED teknologiako foku berriak ezarriz.

Argi-foku berri horiek Setalde Group enpresaren bidez eskuratu ditu udalak, eta guztira, 895,21 euroko inbertsioa egin du. Instalazioaz eta esku-lanaz, aldiz, udal-brigadako langileak arduratu dira.

Ekintza hau Amasa-Villabonako Udalaren Energia Planaren barruan kokatzen da eta esan bezala kiroldegiko kantxaren argiztapena hobetzeaz gain, energia aurreztea ahalbidetuko du. LED teknologia eraginkorra eta iraunkorra da, eta Arratzaingo kiroldegiko argindar-kontsumoa nabarmen murriztuko du, aurrezpen ekonomikoa eraginez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!