Olentzero eta Mari Domingi Amasa-Villabonan dira dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2023ko abenduaren 15a

Olentzero eta Mari Domingi Amasa-Villabonara iritsi dira gaur goizean, herriko Gabon jaien hasiera ofiziala markatuz. 

Bikote magikoak, gainera, toki estrategikoa bat aukeratu du: Udaletxeko balkoi nagusia. Horrela, posizio pribilegiatu horretatik,  Amasa-Villabonako txoko bakoitzean gertatzen dena ikusteko aukera izango dute, eta herritar guztien portaeraren berri izango dute.

Udalak herriko Gabonetako ospakizunari ukitu berezia gehitu nahi izan dio aurten, eta horretarako, Udaletxeko balkoia apaintzen duten Olentzero eta Mari Domingiren irudi berriak ekarri ditu, Platero Gigantes enpresan erosiak. 2.492,60 euro bideratu ditu figura dekoratibo berri hauetara.

Bestetik, gaur arratsaldean herriko kaleak Gabonetako apaingarri koloretsuekin argituko dira, guztiontzako giro magikoa sortuz.

8.972,15 euro bideratu ditu Udalak dekorazio hori alokatzera eta jartzera, eta Maykolux enpresa adituaren esku utzi du zeregina. Datozen asteetan, beraz, herritarrek eta bisitariek ikuskizun argitsu batez gozatu ahal izango dute, Amasa-Villabona Gabonetako espirituz betetako agertokia bihurtuko baita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!