Laguntza ekonomiko honen helburu nagusia da haurreskolaren zerbitzura sarbidea bermatzea, eta, bereziki, baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei zerbitzu horren doakotasuna bermatzea.
Onuradun izateko baldintzak:
• Amasa-Villabonan erroldatuta egotea eta herrian bizitzea.
• 2023ko urtarriletik uztailera haurrak SEASKA haurreskolan matrikulatuta izatea.
Dirulaguntzak emateko irizpideak:
1. Urtean 18.000 eta 30.000 euro arteko diru-sarrerak dituzten familiek: Seaska haurreskolan ordaindutako kuotaren %100 itzuliko du Udalak, eta haurreskolaren zerbitzua erabat doakoa izango da.
2. Urtean 30.000 eta 50.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten familiek: 40 euro ordainduko dituzte hilean bost orduko zerbitzuagatik. Zortzi orduko zerbitzuagatik, aldiz, hileko kuota 58 eurokoa izango da.
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2023ko abenduak 15
Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 15ean amaituko da, 14:00etan. Eskaerak Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan edo erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu behar dira.
Eskaera orriarekin batera aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioa
• Eskatzailearen NANa, AIZa edo indarrean dagoen nortasun-agiria.
• Familia-liburua.
• 2023ko urtarriletik uztailera Seaska haurreskolan matrikula egon izanaren egiaztagiria.
• Haurreskolako kuotak ordaindu direla egiaztatzea.
• Bizikidetza-unitateko kide guztien 2022ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren Aitorpena.