Hasi dira Larrea auzoko haur-parkea estaltzeko lanak

Larrea auzoko "Behe Nafarroa" haur-parkeak estalpe berria izango du laster, eguraldi txarra egiten duenean ere haurrek bertan jolasteko aukera izan dezaten. 

Aste honetan hasi dira parkea estaltzeko lanak eta lehen egun hauetan estalkia jartzeko oinarriak eraikitzen ari dira. Dagoeneko erretiratu dute parkearen albo batean zegoen gasoleo tanke zaharra (aurretik tanke hori erabilerarik gabe utzi eta inertizatu ondoren).

Obra osoak 8 asteko iraupena izango duela aurreikusten da eta beraz, ezustekorik ezean abenduan amaituko dira lanak. Ordurarte, parkea hesiz inguratuta eta itxita egongo da.

Oztopoak oztopo, aurreikusi gabeko traba ugari gainditu ondoren, eta esleipen prozesua amaituta, pasa den irailaren 22an sinatu zen obra-kontratua 4 Badia Mantentze Serbitzuak S.L. enpresarekin. Proiektu hau errealitate bilakatu dadin, guztira 226.428,85 euro inbertitu behar izan ditu Udalak.

Amasa Villabonako udal gobernuak barkamena eskatu nahi du proiektu honen gauzatzeak pilatu duen atzerapen handiagatik. Itxaronaldia luzeegia izan dela aitortzearekin batera, Udalak herritarrek erakutsitako ulerkortasuna eta pazientzia eskertu nahi ditu. Oztopoak eta ezustekoak Udalaren konpromisoari eta pertseberantziari esker gainditu dira, eta berandu bada ere, datorren neguan herriak horrenbeste behar duen haur-parke estalia edukitzea lortuko da azkenean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!