Kultur ikastaro eskaintza zabala aurkeztu du udalak, 2023-2024 ikasturterako

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2023ko irailaren 12a

Herritarrek aisialdiaz modu aktiboan gozatu dezaten, kultur ikastaro aukera zabala antolatu du udaleko Kultura sailak, 2023-2024 ikasturte berrirako. Gustu, interes eta adin-tarte guztietako herritarrentzat urte osoko zein ikastaro laburrak jarri dira aukeran, Amasa-Villabonan bertan. Guztira, 12 kultur ikastarok osatzen dute aurtengo eskaintza.

Ikasturte osoko ikastaroak:

Haurrentzat

- Funky (6-12 urte)
- Ballet (6-12 urte)
- Antzerkia (8-12 urte)
- Eskulanak (6-10 urte)
- Pintura (4-12 urte)

Helduentzat

- Antzerkia (16 urtetik aurrera)
- Egur lanketa
- Zaharberritzea eta arte aplikatuak
- Pintura (14 urtetik aurrera)
- Joskintza


Ikastaro laburrak helduentzat:

- Serigrafia
- Oinarrizko argazkigintza

Ikastaroen egun, ordutegi edota tarifei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi eskuorria.

Ikastaroen inguruko argibideren bat nahi duenak kultura@villabona.eus helbidera idatzi dezake, telefonoa utzi eta kultura saileko arduradunak jarriko dira interesatuarekin harremanetan.

Izen-emateak irailaren 13tik 27ra, modu telematikoan
Ikastaroetan izen-ematea irailaren 13tik 27ra izango da, eta www.villabona.eus webgunean argitaratuko den formularioaren bidez egin behar da.

Kultur ikastaro hauek ezagutza berriak eskuratzea ahalbidetzen dute, beraz, ez galdu parte hartzeko aukera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!