Aranerrekako bidean hobekuntza lanak egin ditu Udalak

Aranerrekako bidea asfaltatu ostean, eremua berriro erabilgarri dago oinezkoentzat eta autoentzat.

Atzo eta gaur goizean Alustizara igotzeko bidegurutzetik Erreka baserriraino doan bidea itxita egon da errepidean burutu diren hobekuntza lanak direla eta. Zoruaren egoera kaskarrari irtenbide bat emateko, Udalak eremu hori asfaltatu eta txukundu du. Hobekuntza lan hauek behin amaituta, bidea zabalik dago berriro ere oinezkoentzat zein autoentzat.

Amasa-Villabonako Udalaren helburua da bertan bizi diren herritarren bizi-kalitatea hobetzea, eta bide batez, landa eremua indartzea. Horrela, bide horren asfaltatze-lanak egiteko 16.015 euro inbertitu dira, eta Asfaltos Urretxu S.A. izan da lan hauek burutzeaz arduratu den enpresa.

Datorren astean Alustizara igotzeko bidean egingo dira hobekuntzak eta zonalde horretan dabilen trafikoan eragingo dute, beraz, datozen egunetan zabalduko diren mezuei adi egoteko deia egin du Udalak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!