Iraileko kultur egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2023ko irailaren 1a

Amasa-Villabonako udaleko Kultura sailak iraileko kultur programazioa aurkeztu du.

Beti bezala kultur eskaintza zabal eta anitza izango dugu: Zuzeneko musika Aljibean, Dantza emanaldia Erreboteko plazan, Bertso-Derbia eta ohiko zine emanaldiak. 

Azpimarratu behar dugu herriko bi elkartek irailean antolatu dituzten ekimenak, dagoeneko aski ezagunak dira herritarren artean:

  • 28. Azoka berezia eta Isats gisatuaren lehiaketa: Irailaren 9an  9:30etatik aurrera Erreboteko plazan. Irrintzi elkarteak antolatuta.
  • Txakolin eguna Amasan: Irailaren 16an 16:30etatik aurrera. Uxo-Toki elkarteak antolatuta.  

Gozatu kalitateko kulturarekin, herritik irten gabe!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!