Kontsumo bonuen kanpaina berria irailaren 15etik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2023ko ekainaren 27a

Irailaren 15ean abiatuko da Amasa-Villabonako Kontsumo Bonoen kanpainaren edizio berria eta abenduaren 9ra arte luzatuko da. Gure herriko merkataritza sustatzea helburu duen ekimen hau Amasa-Villabonako Udalak antolatu du Oria Merkatari Elkartearekin elkarlanean.

5.700 bonu argitaratuko dira herriko merkataritza biziberritzeko

Udalak guztira 62.000 euroko inbertsioa egingo du Amasa-Villabonako merkataritza sustatzeko Kontsumo Bonuen 2023ko kanpainara, eta, guztira, 10 euroko balioa duten 5.700 bonu jarriko dira herritarren eskura. Horrela, erosle bakoitzak 3 kontsumo bonu lortuko ditu 20 euro jarrita, 6 kontsumo bonu 40 euroren truke, eta 9 kontsumo bonu 60 eurorengatik. Erosle bakoitzak, gehienez, 9 bonu erosi ahal izango ditu denda bakoitzean. Beraz, kontsumo bonuen erabileraren bidez, herritarrek erosketetan %33ko aurrezpena eduki ahal izango dute.

Kontsumo bonuak kanpaina honi atxikitako dendetan erosi beharko dira, eta derrigorrezkoa izango da 16 urtetik gorakoa izatea. Bonu hauek edozein bezerok erosi ahal izango ditu, bizilekua edozein delarik ere.

Saltokien izen-ematea, ekainaren 30era arte

Kanpaina honetara atxiki nahi duten merkatariek izena eman ahal izango dute ekainaren Villabona.eus webgunean argitaratuko den formularioaren bidez. Izena emateko azken eguna 2023ko ekainaren 30a izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!