Otsaila eta martxoan 771 kilo hondakin erretiratu dira herriko natur guneetatik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2023ko apirilaren 4a

Udalak, Urtzain taldearekin elkarlanean, herriko ibai, erreka eta natur guneak garbitzen jarraitzen du.

Hilero astebetez, Amasa-Villabonako eremu naturaletan pilatutako hondakinak jaso, erretiratu eta sailkatzen ditu, ondoren Tolosaldeko Mankomunitateak dituen Garbiguneetara eramateko.

Otsailean Oria ibaiaren ezker eta eskuineko ertzetan pilatutako hondakinak bildu zituen; beilatokitik hasi eta Maiatzaren 1 plazaraino batetik, eta Sacemetik Zizurkilgo mugaraino bestetik. Guztira, 292,955 kilo hondakin erretiratu ziren otsailean.

Martxoan ere Oria ibaiaren ertzak garbitzen jarraitu zuen, Antzibarko presa inguruan eta Ubegun industrialdean, hain zuzen ere. Beste 478,490 kilo hondakin bildu ziren azken hilabete honetan.

Eremu hauetan mota guztietako hondakinak topatu ziren: gurpilak, koltxoiak, arropak, plastikozko botilak, eraikuntza hondakinak, zabor poltsak … bi hilabetetan, guztira, 771,445 kilo hondakin.

Udalak ingurumenarekiko jarrera arduragabeak salatzeaz gain, herritarrei arduraz eta errespetuz jokatzea eskatzen die. Guztion ardura da ingurumena zaintzea!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!