Horrela, 2023. urtean gauzatzeko inbertsio-plana modu esanguratsuan sendotu eta zabalduko da.
Diruz hornituko diren inbertsio nabarmenenak:
- ESPALOIAK ETA ASFALTATZE LANAK: 90.000€
- IRISGARRITASUNA HOBETZEKO LANAK: 25.000€
- HIRI ALTZARIEN EROSKETA: 17.000€
- PARKEAK BERRITZEA: 16.000€
- GRAFICAS LEIZAOLA PABILIOIA BOTATZEA: 145.000€
- LIBURUTEGIAREN ERABERRITZEA: 195.000€
- IBILGAILU ELEKTRIKOA EROSTEA: 50.000€
- KULTUR ETXEKO TEILATUA ERABERRITZEA: 39.000€
- ALJIBERAKO INBERTSIOAK: 5.000€
- GUREA ZINEKO KONPONKETAK (SEGURTASUNA): 37.718€
- KIROLDEGIKO ERREFORMAK: 60.200€
- FLEMING HERRI ESKOLAKO OBRAK: 70.000€
- ENERGIA PLANEKO INBERTSIOAK: 54.490,18€
- GAZTELEKUAN BEROGAILU SISTEMA BERRIA: 26.000€
Inbertsio guzti hauek diruz hornitzeko, udalaren gerakin ekonomikoa erabiliko da, hau da, inbertsioen gehikuntza hau 2022. urteko aurrekontuaren likidazioa egin ondoren udalak bankuan duen 4.583.870 euroko diru funtsetik finantzatuko da.
Udal gobernuak oso positiboki baloratu du udalbatzak inbertsioetarako gehikuntza ekonomiko garrantzitsu hau onartu izana, izan ere, erabaki horrekin Amasa-Villabonako udalaren inbertsio ahalmena nabarmen handituko da, herritarren ongizatea hobetzeko aukerak zabalduz.