Arratzaingo aparkalekuko eraberritze lanak hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2023ko martxoaren 14a

Arratzain fubol zelaiaren aldameneko aparkalekuaren behin betiko eraberritze lanei ekin zieten atzo goizean.

1.800 metro koadroko eremuaren bueltan zintarri edo bordillo bat jarriko dute, lurzorua asfaltatuko dute eta autoek aparkatzeko marrak margotuko dituzte. Horrez gain, 6 farolentzako oinarriak ere jarriko dituzte, eremuaren argiztapena egiteko.

Bixente Otegi Lizaso SL enpresak izango du eraberritze lanak gauzatzearen ardura, eta udalak guztira, 48.276 euro bideratu ditu lan honetara. Lanek gutxi gorabehera, bizpahiru asteko iraupena izatea aurreikusten da.

Bestetik, aparkalekuaren asfaltatzea eta margotzea amaitu ondoren, udal brigadako langileek 6 argi-puntu edo farolen muntaketari ekingo diote.

Deskargatu etorkizuneko aparkalekuaren planoa

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!