Katea-Etxea Gaztelekuko lorategia egokitzen ari da udala

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2023ko martxoaren 10a

Katea-Etxea Gaztelekuko eraberritze lanekin jarraituz, eraikinaren aurrealdean dagoen lorategian elementu naturalekin osatutako eremu berri bat sortuko dute. Gaur goizean hasi dira lanak eta 10 egun inguruko iraupena izango dute.

Obra honen bidez, Villabonako herriguneak espazio publiko berri bat izango du herritar ororen erabilerarako, orain arte egondako itxiturak eremu horren erabilera publikoa galarazten baitzuen.

Gauzatuko diren lanen bitartez eremura sartzeko egurrezko harmaila bat sortuko da Kale Nagusira ematen duen aldean, berdegunean piknik mahai bat ezarriko da, Kale Berrira ematen duen aldeko itxitura eraberrituko da, eserlekuak edo bankuak jarriko dira, eta landare igokariak landatuko dira, besteak beste.

Kimu Bat izeneko enpresa arduratuko da aipatutako lan horiek egiteaz, eta aisialdiko berdegune berri hori sortzeko guztira, 23.256 euro inbertitu ditu Amasa-Villabonako Udalak.

Ikusi proiektuaren laburpen planoa

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!