Autobus geltoki berri bat gehitu da Donostiarako noranzkoan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2023ko otsailaren 7a

Geltokia Gaztelekua eta Subijana etxearen arteko espaloian kokatuko da eta asteazken goizean hasiko dira Donostia aldera doazen autobusak bertan geratzen.

Kale Berriko ur hoditeria aldatzeko lanek Donostiarako noranzkoan doazen autobus geltokietan eragina izan dute. Obrak hasi zirenean geltoki bakarra ezarri behar izan zen Villabonan, kale Berria 10-12 parean, hain zuzen ere. Honek herriko zenbait autobus erabiltzaileen artean haserrea eta ezinegona sortu zuen, geltokiraino iristeko distantzia handia ibili behar zutelako.

Gauzak horrela, Amasa-Villabonako Udala Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun sailarekin eta Lurraldebus-ekin harremanetan jarri zen herritarren kexei erantzun bat emateko eta egoerari irtenbide bat topatzeko. Udalaren eskaerari erantzunez, autobus Villabona erdialdean geltoki berri bat gehitzea lortu da. Asteazken goizean hasita (otsailak 8 goizean), Donostiarako noranzkoan doazen autobusak hartzeko behin behineko geltoki berria Gaztelekua eta Subijana etxearen arteko espaloian egongo da.

Asteazkenetik aurrera, beraz, 2 geltokitan geratuko dira Donostiarako noranzkoan doazen autobusak: orain arte bezala, kale Berria 10-12 parean, eta Gaztelekua eta Subijana etxeen arteko espaloian.

Gogorarazten da geltoki hauek behin behinekoak direla, kale Berriko obrak amaitzen direnean ohiko autobus geltokiak erabilgarri jarriko direlako berriro.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!