- Produktuak katalogatuta egon behar dira.
- Lehergailu bakoitzak erabiltzeko gutxieneko adina du eta CE ikurra izan behar dute.
- Debekatuta dago lehergailu piroteknikoak kalean saltzea.
Gertakari tamalgarriak ekiditeko asmoz, Udaltzaingoak hondorengo gomendioak plazaratu ditu:
- Ez gorde lehergailurik poltsikoetan.
- Ez manipulatu lehergailuen osagarririk eta ez atera lehergailuen osagarririk
- Ez bota petardorik pertsona edo animalien kontra
- Ez bota eskuekin. Artikulua lurrean jarri beti eta metxa albotik piztu. Horrenbestez, jaurtitzaileak petardotik urruntzeko denbora izango du
- Adi egon inguruan su hartu dezaketen lehergailurik edo likidorik egon ez dadin
- Ez jarri petardorik adreiluetan edo botilatan. Lehertzen direnean metraila sortu dezakete
- Artikuluak saltokietan eta baimendutako profesionalei erosi
- Petardo edo bengala bat ez bada ondo pizten ez ukitu ordu erdi pasatu arte
- Ez bota petardo edo bengalarik etxeetako atarietan edo balkoietara, suteak izateko arrisku handia sortzen dute eta.