Herriko 36 familiak jaso dute ura eta hondakinen tasak ordaintzeko udalaren diru laguntza

Urtero bezala, Amasa-Villabonako Udalak baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei ura eta hondakinen bilketa tasak ordaintzeko diru laguntzak eskaini ditu. 

Guztira, 51 eskaera jaso dira aurten, eta horietatik 36 onartu dira. Beste 15 eskaera baztertu egin behar izan dira, diru laguntza hauetako onuradun izateko beharrezko baldintzak ez betetzeagatik. Gauzak horrela, udalak, guztira, 8478,20 euro bideratuko ditu aurten uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei laguntzera.

Krisi garai honetan, pobreziarekin eta gizarte bazterketarekin amaitzeko gizarte politika aktiboak garatzen eta neurriak hartzen jarraitzeko konpromiso irmoa adierazi du udal gobernuak.


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!