Jai giroa nagusituko da Amasan, asteazkenetik aurrera

Gainean ditugu dagoeneko aurtengo Samartinak! Eta indartsu datoz, gainera! Egun gutxi baino ez dira falta Amasako festek txupinazoarekin eztanda egiteko.

Azaroaren 9an, asteazkenarekin emango zaie hasiera aurtengo jaiei, eta bost egunez festak ez du etenik izango Amasan, adin tarte guztientzako ekintzez jositako egitaraua prestatu baitute bizilagunek.
 
Amasa-Villabonako Udalak jai herrikoiez gozatzea opa die amasa-billabonatar guztiei, eta Samartinetan antolatu diren ekimen desberdinetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi die, bada eta non gozatua!
 
 SAMARTINETAKO EGITARAUA
 
Azaroak 9, asteazkena
  • 17:30 Umeentzako ipuin kontalaria, Haizea Loira.
  • 19:00 TXUPINAZOA eta Martina sorginaren jaitsiera, Txasko eta Debalde trikitilariek alaiturik.
  • Ondoren Buruhandiak.
 
Azaroak 10, Gazteen eguna
  • 06:00 Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik.
  • 14:30 Gazteen bazkaria Uxo-toki elkartean.
  • 17:00 Soka dantza eta aurreskua plazan.
  • 21:00 Gazteen afaria Iturrigoxo jatetxean.
 
Azaroak 11, San Martin eguna
  • 10:30 Meza Santua.
  • 12:30 Aizkolariak Axel Larrañaga eta Unai Zabala, trikitilariek alaiturik.
  • 17:00-19:00 Puzgarriak frontoian.
  • Ondoren Txokolate beroa.
  • 19:30 Amasako XXX. Bakailu lehiaketa Iturrigoxon.
  • 23:30 Dantzaldia Laket taldearen eskutik.
 
Azaroak 12, larunbata
  • 11:00 Ume krosa / 6. Mailara arteko umeentzat.
  • 12:00 Amasako II. traktore tiraketa, herriko gazteen eskutik.
  • 14:00 Herri bazkaria.
  • 18:30 Bertso saioa elizan. Bertsolariak: Alaia Martin, Jexux Mari Irazu, Beñat Iguaran eta Oihana Iguaran. Gaijartzailea: Imanol Artola “Felix”.
  • 23:30 Dantzaldia Laiotz taldearen eskutik.
 
Azaroak 13, igandea
  • 10:00 Aranzabi erakusART azoka.
  • 18:00 Herri kirolak Amasako herrikoen artean.
  • Ondoren Martina Sorginaren agurra.
 
Eta, gogoratu, Amasako Samartin jaietan ere, EZ EZETZ DA! Eraso sexistarik gabeko jaiak nahi ditugu.
 
Gora Samartinak!
Gora Amasa!


Ikusi kartela

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!