Erremonte profesionaleko jaialdia, Villabonako Udal pilotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko urriaren 26a

Gonbidapena erreserbatu daiteke beharzanapelota@gmail.com helbidera idatzita. Bestela, egunean bertan sarrerak 5 euroan erosi daitezke.

Villabonako Udalak, Behar Zana elkartearen 75. urteurreneko ospakizunekin jarraitzeko, Erremonte jaialdi berezia antolatu du Villabonako Udal pilotalekuan, larunbaterako, urriaren 29rako. Gainera, jaialdi honetan, Irazu erremontista adunarrak debuta egingo du erremonte profesionalean.
 
Euskal pilota topaketa, gaztetxoentzat
Goizean euskal pilota topaketaz gozatzeko aukera paregabea izango dute herriko eta bailarako pilota eskolako gaztetxoek, Villabonako eskola kirolekoekin batera. Topaketa honetan joko garbia, esku pilota, pala edota erremontea bezalako kirolak probatzeko aukera izango dute. Ondoren, bazkari eder baten bueltan esperientziak partekatzeko aukera izango dute bertaratutako gaztetxoek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!