Udala asfaltatze lanak egiten ari da kaltetutako hainbat errepide zatitan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko uztailaren 12a

Amasa-Villabonako errepideetako mantenu lanekin jarraituz, egoera kaskarrean dauden herriko hainbat errepide zati konpondu eta asfaltatuko ditu Udalak datozen bi asteetan zehar.

Atzo bertan hasi ziren lanak kale Berrian eta gaur Osasun Etxearen parean ari dira asfaltatze lanekin. Pixkanaka Altzin kalera pasako dira langileak eta iturriaren pareko errepide tartea ere koponduko dute. Datorren astean, aldiz, Otsabitik Komizarrerako errepidean (Arbe enpresa eta Pasus baserrira joateko bidegurutzearen artean) dauden zuloak eta abar konponduko dituzte.
 
Lan hauek Construcciones y Asfaltos Mularri S.L. enpresak gauzatuko ditu, eta Udalak guztira 21.297,38 € bideratu ditu herriko errepide kaltetuen hobekuntzara.
 
Asfaltatze lan hauek trafikoa guztiz etengo ez badute ere, lanak egiten ari diren errepide zatietan tentuz gidatzeko, ezarrita dagoen seinalizazioa errespetatzeko eta bertako langileen jarraibideak errespetatzeko eskatzen dugu Udaletik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!