Hileta eta omenaldi zibilak egiteko Ordenantza onartu du udalbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko ekainaren 30a

Hileta ospakizun zibilak herrian egitea baimentzen duen araudia eta ekitaldi hauek hartuko dituzten espazio-publikoak izendatu dira udal ordenantza berri honetan.

Amasa-Villabona herri anitza da; aniztasun ideologiko, erlijioso eta kultural handia duena, eta ekitaldi sozialei dagokionean ere, etengabeko eraldatzean murgilduta dago. Hori horrela, Udalak akonfesionaltasuna eta laizismoaren oinarriak bermatu behar ditu zentzu guztietan, baita heriotzaren ondoren datozen ekitaldietan ere.
 
Beraz, hileta omenaldi zibilak egiteko dagoen eskari sozial gero eta handiagoari erantzuna eman dio Udalak, inolako erlijiorik gabeko omenaldi duinak eta pertsonalak egiteko aukera arautuz. Ordenantza honekin, aurrerantzean hileta omenaldi zibilak egiteko aukera izango da, Villabonako udaletxeko Batzar aretoan, "Aljibea" kulturgunean, Erreboteko plazan edo Berdura plazan. Hala ere, herriko beste lokal edo eremu publiko batean egiteko aukera ere zabalik utzi da.
 
Hori horrela, atzo izandako udalbatzaren osoko bilkuran, Amasa-Villabonan heriotzagatik hileta eta omenaldi zibilak egiteko udal gobernuak aurkeztutako Udal-Ordenantza aho batez onartu zen.
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!