Ongi etorri errefuxiatuak!

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko ekainaren 20a

Gaur, ekainaren 20an, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da eta Amasa-Villabonako udalak mezua kaleratu nahi izan du.

Amasa-Villabonako udalaren izenean, gure elkartasun osoa helarazi nahi diegu gerratik, miseriatik, zapalkuntzatik, gosetik, klima aldaketak eragindako hondamendietatik... ihes egiteko, beren etxea eta lurraldea utzi behar izan duten pertsona errefuxiatu guztiei. Inork ez du bere borondatez sorterria uzten, eta horretara behartuta aurkitzen direnen giza eskubide guztiak errespetatu behar direla aldarrikatzen dugu. Ez dugu sekula ahaztu behar, hainbat garaitan (batez ere XIX eta XX. mendeetan) euskaldunak ere errefuxiatuak izan ginela.

Zentzu horretan, mugak gotortzera eta harresiak eraikitzera mugatzen diren Europar Batasunaren eta espainiar estatuaren inmigrazio politika ankerretan aldaketa sakonak ematea beharrezkoa da, errefuxiatuentzat korridore humanitarioak zabalduz. Soilik horrela lortu daiteke Mediterraneo itsasoa hilobi izugarri bat izatea ekiditea.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu errefuxiatuei laguntzen dieten elkarte guztiei eta aipamen berezia egin nahi diogu hemen Gipuzkoan lan handia egiten ari den ZEHAR ekarteari.

Amasa-Villabona harrera herria da, ongi etorri errefuxiatuak!


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!