Udalak bat egin du “Mapa bat baino gehiago” ekimenarekin

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko ekainaren 17a

Amasa-Villabonako udalak bat egin du Baionako Bernat Etxepare lizeoak martxan jarri duen ‘Mapa bat baino gehiago’ ekimenarekin.

Euskal Herriko 4 erliebedun mapa eskuratu ditu herriko eraikin publikoetan jartzeko: Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, Zubimusu Ikastolan, Arratzaingo eskola eremuko eraikinean (Fleming herri eskola eta Erniobea BHI) eta Loatzo musika eskolan.
 
Mapa hauen erosketara, guztira, 556 euro bideratu ditu Udalak. Ekarpen honekin, euskaraz irakasten den Baionako lizeoaren eraikuntzaren handitzean lagundu nahi du, eta bide batez, Ipar Euskal Herrian ere euskaraz ikastearen aldeko elkartasun ekimen bat egin du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!