Villabonako jaiak 2022

Villabonako Santio jaietako azala aukeratzeko lehiaketak badu irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko ekainaren 14a

Natxo Iglesias Gonzálezek irabazi du Villabonako Santio jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa.

Udaleko Kultura sailak, urtero moduan, 2022 urteko Santio jaien egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa jarri zuen martxan maiatzaren 27tik ekainaren 8ra. Epe horretan, guztira, 15 lan aurkeztu ziren, eta jai batzordeak aukera guztiak baloratu ondoren, lehiaketak badu irabazlea.
 
Aurtengo Santio jaien egitarauaren berri emango duen portadaren egilea Ignacio Natxo Iglesias González billabonatarra izango da, eta 400 euroko diru-saria jasoko du.
 
Zorionak Natxo, eta eskerrik asko parte hartzera animatu zareten guztie! Lan bikainak aurkeztu dituzue!


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!