Ekaineko kultur egitaraua Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko ekainaren 2a

Kultura sailak ekaineko kultur programazioa argitaratu du udaberria agurtu eta udako solstizioari ongietorria emateko.

Ekainaren 4an, gaueko 22:00etan Tanttakaren Sexbedinak antzezlana eskainiko dute Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia aktoreek. Arratzaingo eskoletako patioan izango da, eta sarrerak dagoeneko agortuta daude.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, Oinkari Dantza Eskolarekin elkarlanean sortutako Irrika dantza ikuskizunaz  gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek. Emanaldia hilaren 19an izango da, Olaederra kiroldegian,  eguerdiko 12:00etan. Sarrerak 5 euroan eskuratu daitezke ekainaren 11n, larunbata, ikastolako ganbaran, 11:00-13:00 ordutegian.

Udaberria agurtu eta udako solstizioari ongietorria egiteko, Gizatasunetik jainkotasunera film proiekzioa izango da ekainaren 24an, 19:30ean, Gurea zinean. Sarrera doan izango da. Ondoren, Zunbeltz elkartearekin elkarlanean, basoko pertsonaien solstizio antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da.

Bestalde, Sahrijai elkarteak Ibilbedi eta Deñe musikarien kontzertuak antolatu ditu ekainaren 3rako, eta Xsakara eta JMartinarena uztailaren 1erako. Bi kontzertuak, Aljibean izango dira, eta sarrerak salgai daude Basajaun liburudendan eta Rainbow tabernan.

Ikusi HEMEN ekaineko egitarau osoa


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!