Villabonako jaiak 2022

Martxan da Santiotako programaren azala aukeratzeko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko ekainaren 6a

Kultura sailak Santio jaien programako azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek gaurtik ekainaren 8ra izango dute aukera.  Lan irabazleak 400 euroko saria jasoko du.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, ondorengo oinarriak bete behar dira:

  • Herrikoa izan behar da, eta 16 urtetik gorakoa.
  • Lanek erabat originalak izan beharko dute. Norbaitek originala ez den lan bat aurkeztuko balu, ezin izango da lehiaketaren hurrengo edizioetan aurkeztu.
  • Azalaren formatua 21x21 cm-koa izango da, eta edozein teknika erabil daiteke.
  • Aurkeztutako azalak honako testua eraman beharko du: “Santio Jaiak - Villabona 2022”.
  • Lanak udaleko herritarren arreta bulegoan aurkeztu daitezke, 08:00etatik 14:00etara. Lanarekin batera, sobre itxi bat aurkeztu beharko da, eta bertan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira.
  • Lehiaketaren epai-mahaia Santio Jai Batzordea izango da.
  • Lanak aurkezteko epea: maiatzaren 27tik ekainaren 8ra.
  • Lan irabazleak 400 euroko saria izango du.

Ikusi lehiaketaren kartela


 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!