Ez galdu Amasa-Villabonako maiatzeko kultur programazioa!

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko mai. 2a, 07:55
Hilabetero bezala, Amasa-Villabonako udaleko kultura sailak maiatzeko kultur programazioa argitaratu du. 
 
Batez ere, antzerkia izango da nagusi maiatzean zehar;  Kopaz kopa, edota Geuretik sortuak egitasmoaren baitan sortutako Trapu zikinak saioez gozatzeko aukera izango dute helduenek. Bertsoa eta antzerkia uztartzen dituen Erre, aldarri bat bertsoz ikuskizunak ere bere tokia izango du Amasa-Villabonan.
 
Horietaz gain, Marie José Labourdique & Seve Iglesiasen pintura erakusketaren inaugurazioa maiatzaren 6an izango da, Gurea antzokiko erakusketa gelan. 
 
Opera zaleek ere badute euren tartetxoa maiatzeko kultur programazioan, Giuseppe Verdi-ren La Traviata opera Gurea antzokiko pantaila handian ikusteko aukera izango baitute.
 
Honetaz guztiaz gain, ohiko zine emanaldiak izango dira Gurea antzokian.
 
 
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!