Larunbatean 11:00etan Larre irekiera festa Komizar parkean

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko apirilaren 19a

Herriko larre publikoetan ganadua libre uzteko eguna izango da apirilaren 23a, larunbata.

Urteko festa egun honetarako, Udaleko Ingurumen sailak eta Amasamendiko abeltzainen elkarteak goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua, Komizar parkean. Ordu horretan larretze garaiari hasiera emango zaio, eta abereak Komizar parkera sartuko dira. Ondoren, trikitilariez girotutako hamaiketakoa egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
 
Amasako abeltzainek, guztira, 125 behi, 638 ardi, 45 zaldi eta 40 ahuntz utziko dituzten aske Amasamendiko larre publikoetan. Azpimarragarria da Gipuzkoan dagoen onura publikoko mendi-eremu handienetariko bat dela Amasamendi, eta larreratuko diren 800 abelburuek herriko larreak garbi mantentzeko egiten duten lana ezinbestekoa dela.
 
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!