Aberri egunean balkoietan ikurriñak jartzeko deia

Datorren apirilaren 17an, Aberri eguna ospatuko da Euskal Herri osoan. Aberri eguna, euskal nazioaren eguna da; Euskal Herriak ere, munduko beste nazio guztiek bezala, aitortza merezi duela aldarrikatzeko eguna.

Euskal nazioa ez dugu ikuspuntu itxi eta baztertzaile batetik aldarrikatzen. Gure herrian nazio nortasun ezberdin ugari dituzten pertsonak bizi gara, eta guztiak dira neurri berean errespetagarriak.
 
Beraz, pertsona guztien eskubideen bermean, askatasun indibidual eta kolektiboetan, berdintasunean eta errespetuan oinarritzen den euskal komunitatea aldarrikatzen dugu 2022ko Aberri Egunean.
 
Balkoietan Ikurriña jartzeko deia
Udalak bat egin du Euskal Herria Batera ekimenarekin, eta dei egiten die herritarrei Aberri egunean Ikurriña etxeko balkoietan edota leku ikusgarrietan jar dezaten.
 
Ikurriñak doan herritarren eskura
Udalak Ikurriñak jarriko ditu eskuragarri eta nahi duen herritar bakoitzak Ikurriña bat doan eskuratu ahal izango du:
  • Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan: 09:00etatik 14:00etara.
  • zuretzat@villabona.eus e-mailera eskaera eginez. Mezuan zure izen abizenak eta helbidea zehaztu, eta postontzian jasoko duzu Ikurriña.


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!