Naturgune berria Arratzaingo eskoletan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko otsailaren 3a

Udalak eskola publikoetako azpiegiturak hobetzeko ahalegin argia egiten jarraitzen du.

Fleming Herri Eskola eta Erniobea BHI kokatzen diren Arratzaingo eskola eremuan txoko berri bat sortu da ikasleen erabilerarako. Patioko frontoiaren atzealdean, naturgune eder bat eraiki da, lehen inolako aprobetxamendurik ematen ez zitzaion eremu batean. Lehen sasi eta sastrakak zeuden lekuan, orain mahaiak, eskailerak eta lasai egoteko berdegune bat dago.

Proiektu hau Amasa-Villabonako udalak finantzatu du eta guztira 6.234,61 euroko inbertsioa egin du. Lan hauek gauzatzeko (garbiketa, desbrozea, mahaiak jartzea, eskailerak eraikitzea eta itxiturak jartzea) udalak Ganboa Lan S.L. enpresa gipuzkoarra kontratatu du.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!