Lehen osasun arreta zerbitzuak indartzeko eskaera egin dio Udalak Osasun Sailari

Momentu honetan bizi dugun osasun larrialdi egoeran, osasun sistema publikoaren lehen arretan arazo ugarri gertatzen ari dira, Covid-19arekin kutsatutako biztanle kopurua oso handia da eta ondorioz, egin beharreko testak eta froga kopurua ere asko handitu da. Egoera honetan osasun zerbitzu publikoa kolapsatzeko arriskua errealitate bat da, eta osasun sektoreko langileek lan-karga handia jasaten ari dira.

Honen aurrean Amasa-Villabonako Udalak bere kezka adierazi du eta Beatriz Unzue alkateak Osasun Sailari gutun bat bidaltzea erabaki du.
 
Gutun horretan alkateak lehen arreta indartzearen beharra adierazten du eta pandemia egoera honi erantzuteko hiru eskaera zehatz egin dizkio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari:
  • Herritarrek test azkarrak astean behin dohainik egiteko aukera ezartzea.
  • Aztarnari edo rastreatzaile kopurua gehitzea, Covid-19aren kutsadura ematerakoan, honen trazabilitatea ahal bezain arinen egin ahal izateko.
  • Laborategietako zerbitzuak indartzea, herritarrek egiten dituzten frogen emaitzak ahalik eta azkarren eskura izateko.
Udalak eskaera hauek kontuan hartuak izatea espero du, guztion mesederako izango baita.

IKUSI GUTUNA



Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!