Udalak sutarako egurra banatuko du eskatzen duten herritarren artean

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021eko abenduaren 17a

Foru Aldundiaren mendi sailak Oinddolar inguruan dagoen haritz amerikarren landaketan soiltze lanak egin ditu aurtengo udazkenean. Udalak bertan geratu den egurra mendi pistara aterako du herritarren artean banatzeko.

 
Aurrez izena eman beharko da
Aipatutako egur hori eskuratzeko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute ingurumena@villabona.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita edo Villabonako udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara). Beharrezkoa izango da izen-abizenak, harremanetarako kontaktu bat eta NAN zenbakia zehaztea.
 
Apuntatzeko azken eguna abenduarean 31 izango da, ostirala.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!