Udalak hondakin arriskutsuak erretiratu ditu Amasamendin aurkitutako legez-kanpoko zabortegi batetik

Udalak, Urzain-Taldearekin adostu bezala, naturguneen hileroko garbiketarekin jarraitzen du, eta dagoeneko zazpigarren hilabetea bete du.

Urriaren 18tik 22ra aurreko hilabeteetan garbitutako eremuen errepasoa egin da, Oria ibaiaren ibilgua ere errepasatu da, eta, gainera, ibai bazterrak garbitzen jarraitu da (Beilatokitik Agaraitz industrialderaino), Sacem-etik Zizurkilgo mugaraino eta Ubegun industrialderaino.
 
Aste guztian zehar bildutako hondakinak, gaika sailkatuta:
  • PLASTIKOA: (30L-ko 23 Zabor Poltsa) 31,975 Kg
  • PLASTIKO BOTILAK: (88 Botila) 3,860 Kg
  • PLASTIKO GOGORRA: 97,960 Kg
  • PAPERA: 2,925 Kg
  • BEIRA: (37 beirazko edukiontzi) 12,720 Kg
  • ERREFUSA: 7,780 Kg 
  • ARROPA: 28,170 Kg
  • METALA: (198 Lata) 64,130 Kg
  • EGURRA: 53,845 Kg
  • OBRA HONDAKINAK: 28,835 Kg
  • HONDAKIN ELEKTRONIKOAK: 11,865 Kg
  • NEUMAT./KAUTXO HONDAKINAK: (6 kotxe gurpil) 40,420 Kg
  • PILAK: (3 pila) 0,075 Kg
  • POLIESPANA: 0,990 Kg
  • KRISTALA/ZERAMIKA: 0,515 Kg
  • MUSUKOAK: (20) 0,115 Kg
  • TOALLITAK: (± 186) 6,150 Kg
  • FITOSANITARIOAK: (4 garbikari botila + amoniako botila 1) 2,735 Kg
  • KOTXE OLIOA: (5l-ko edukiontzi hutsa) 0,600 Kg
  • BESTE BATZUK: 5,580 Kg
GUZTIRA: 401,245 Kg
 
Aldiro egiten den moduan, jasotako hondakin guztiak Tolosaldeko Mankomunitateak dituen bi garbiguneetan kudeatu dira. Aipagarria da, Udala eta Urtzain-taldea herriko naturguneak garbitzen hasi zirenetik, 5.500 kg hondakin bildu direla Amasa-Villabonako eremu naturaletatik.
 
Amasamendin hondakin arriskutsuak erretiratu dira

Basozainak urteetan zehar mota ezberdinetako hondakinak pilatzen joan direla ikuskatu zuen, eta 2020 urtean jarraipen berezia egin dio gai honi. Horrela jakin da Andoaingo herritarrak zirela bertara hondakinak botatzen zituztenak.
 
Hori horrela, Villabonako Udala Andoaingo Udalarekin harremanetan jarri zen, eta Andoaingo Udalak bertako bizilagunekin bilera egin zuen hondakinak naturguneetara botatzea debekatuta dagoela informatzeko. Horrekin batera, Andoaingo Udalak, Amasamendiko Andoaingo eremuaren sarreran kartel bat jarriko du bertara hondakinak botatzea debekatuta dagoela gogoraraziz. Behin hori guztia azalduta, Villabonako Udalari zegokion bertan pilatutako hondakin guztiak jaso eta modu egokian kudeatzea, eta horrela egin du.
 
Jasotako hondakinen artean uralita zegoela ikusirik, bilketa eta kudeaketa berezia egin behar izan da, Eusko Jaurlaritzak egiaztatutako enpresa baten bidez. Lanak bukatu ostean, zonalde honetan ere kartel bat jarriko da hondakinak botatzea debekatuta dagoela adieraziz.
 
Udalak 5.989,50 euro bideratu behar izan ditu Amasamendiko eremu honetako hondakinen bilketa berezira.


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!