Aipatutako itunarekin bat egiteaz gain, Udalak hiru eskakizun egin dizkio Eusko Jaurlaritzari, itunak jasotzen dituen asmo eta helburuak betetze bidean jar daitezen:
- Politika migratorioak garatzeko erakunde arteko mahaia aktibatzea.
- Itun honetan jasotzen diren asmoak konpromisoetan bilakatu eta erakundeen artean programak adostea.
- Itunak jasotzen duena garatzeko baliabideak ezartzea.