Gizarte zerbitzuen arloan Amasa-Villabonako udalerrian diharduten, edota beren onuradunak Amasa-Villabonako herritarrak diren elkarteak diruz lagundu nahi ditu udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak. Beraz, deialdi honetan aurreikusitako diru laguntzak jasotzeko irizpideen balorazio teknikoa egin ostean, zazpi izango dira laguntza ekonomikoa jasoko duten Gobernuz Kanpoko Erakundeak:
1. GIPUZKOAKO ELIKAGAI BANKUA 412,34 €
Gosearen, pobreziaren eta elikagaiak alferrik galtzearen aurkako egiten du lan, ondoren, behar gehien duten pertsonen artean banatzeko.
2. ATZEGI 1.027,00 €
Adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea. Pertsona horien eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko egiten du lan.
3. ACABE 2.000,00 €
Elikadura Jokaera Nahasteak dituzten pertsonen eta hauen familiartekoei zuzendutako elkartea da.
4. ITXAROPENAREN TELEFONOA 320,00 €
Bakarrik eta egoera ahulean dauden eta laguntza terapeutiko egokirik gabe arazoei aurre egiteko gai ez diren pertsoneei arreta ematen die.
5. GAUTENA 400,00 €
Autismoaren espektroko nahastea duten pertsonen senideen elkartea.
6. IZAN FUNDAZIOA 920,33 €
Drogamenpekotasunen tratamenduen esparrua garatzen eta hobetzen lan egiten du.
7. AGIFES 920,33 €
Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea.