Beste 1.160 kilo hondakin jaso dira Oria ibaiaren bazterretatik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko abu. 24a, 13:39

Amasa-Villabonako Udalak aurten martxan jarri duen ibai, erreka eta ingurune naturalen garbiketa kontratuarekin jarraituz, Urzain taldeko langileek garbiketa lanak egin dituzte uztaileko eta abuztuko aste banatan.

Oraingo honetan, Oria ibaiaren ibilbidean aritu dira hondakinak biltzen, Villabonako herrigunean bertan, eta baita Agaraitz industriagunearen alboan ere. Eremu hauetan aurkitu eta jaso dituzten hondakinak mota askotakoak izan dira, eta beste behin agerian utzi dute hainbat pertsonen axolagabekeria eta ingurumenarekiko errespetu eza; asko izan dira jasotako botilak, latak, musukoak, toallatxoak, pilak...
 
Honakoak dira jasotako hondakinen gaikako sailkapenak:
 
  • UZTAILA (19tik 23ra egindako garbiketak):
 
* PLASTIKOA (30L-ko 16 Zabor Poltsa): 21,595 Kg
* PLASTIKO BOTILAK (56 Botila): 2,130 Kg
* PLASTIKO GOGORRA: 149,870 Kg
* PAPERA: 2,705 Kg
* BEIRA (70 beirazko edukiontzi): 22,405 Kg
* ERREFUSA: 32,625 Kg
* ARROPA: 19,085 Kg
* METALA (98 Lata): 75,005 Kg
* EGURRA: 194,385 Kg
* ERAISPENEKO-OBRA HONDAKINAK: 23,225 Kg
* HONDAKIN ELEKTRONIKOAK: 25,585 Kg
* NEUMAT./KAUTXO HONDAKINAK (Kotxe gurpil bat): 20,410 Kg
* PILAK (6 Pila): 0,405 Kg
* POLIESPANA: 0,690 Kg
* KRISTALA/ZERAMIKA: 22,125 Kg
* MUSUKOAK (14): 0,060 Kg
* TOALLATXOAK (± 1.800): 19,990 Kg
* FITOSANITARIOAK (Betun potoa…): 0,090 Kg
* KOTXE OLIOA (1 Edukiontzi): 0,475 Kg
* BESTE BATZUK: 79,165 Kg
 
ASTE GUZTIKO BILKETA: 712,025 Kg
 
  • ABUZTUA (16tik 20ra egindako garbiketa):
 
* PLASTIKOA (30L-ko 14 Zabor Poltsa): 23,360 Kg
* PLASTIKO BOTILAK (104 Botila): 3,895 Kg
* PLASTIKO GOGORRA: 83,960 Kg
* PAPERA: 2,330 Kg
* BEIRA (38 beirazko edukiontzi): 12,450 Kg
* ERREFUSA: 22,415 Kg
* ARROPA: 21,275 Kg
* METALA (111 Lata): 86,655 Kg
* EGURRA: 86,220 Kg
* ERAISPENEKO-OBRA HONDAKINAK: 48,260 Kg
* HONDAKIN ELEKTRONIKOAK: 11,415 Kg
* NEUMAT./KAUTXO HONDAKINAK: 0,025 Kg
* PILAK (4 Pila): 0,190 Kg
* POLIESPANA: 4,875 Kg
* KRISTALA/ZERAMIKA: 3,855 Kg
* MUSUKOAK (13): 0,125 Kg
* TOALLATXOAK (± 1.290): 14,325 Kg
* FITOSANITARIOAK: 0,780 Kg
* KOTXE OLIOA (5L-ko Edukiontzia): 1,895 Kg
* BESTE BATZUK: 17,560 Kg
 
ASTE GUZTIKO BILKETA: 445,865 Kg


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!