Udalak asteburuan parranda egitera Villabonara ez etortzeko deia egiten du

Amasa-Villabonako Udalak jaso ahal izan dituen informazioen arabera, badirudi ostiral honetan uztailak 30, Villabonara parranda egitera etortzeko deialdia zabaltzen ari dela sare sozialen eta WhatsApp-aren bidez. Hau jakinda, Udalak ondorengoa adierazi nahi du publikoki:

  •  Herriko eragileek osatzen duten Santio Jai Batzordeak, aurtengo jaiak bertan behera uztea erabaki zuela eta ondorioz Villabonan festarik ez dela izango. Beraz, ez dago inolako arrazoirik parranda egitera etortzeko, eta horretara datozenak ez dira ongi etorriak izango.
  • Gure herriarekiko errespetua eta herritarren arteko gizalegezko jokabideak exijitzen ditugu; errespetu faltek, jarrera oldarkorrek eta indarkeriak ez dute lekurik gurean.
  • Udala eta Udaltzaingoa pasa den larunbat gaueko kale istiluak ez errepikatzeko ahalegin guztia egiten ari dela eta egiten jarraituko duela asteburu osoan zehar ere.

  • Beste behin, arduraz jokatzeko eta Covid-19ari aurre egiteko ezarri diren arau guztiak errespetatzeko deia egiten diegu herritar guztiei. Zoritxarrez pandemia aroan jarraitzen dugu, inzidentzia-tasari dagokionez eremu gorrian gaude eta birusaren hedapena gelditzeko gure esku dagoena egitea dagokigu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!