Esne Beltza eta Amak kontzerturako ezinbestekoa da gonbidapena izatea

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021eko uztailaren 5a

Gonbidapenak eskuratzeko: Asteartea, uztailak 6, 18:00-20:30 ordutegian, Gurea Antzokiko leihatilan. Online, berriz, asteazkenean 10:00etatik aurrera HEMEN

  • Sarrera doakoa izango da, baina ezinbestekoa da gonbidapena izatea.
  • 400 eserleku inguru egongo dira Erreboteko plazan. Gonbidapenen %75a uztailaren 6an banatuko da, Villabonako Gurea antzokiko leihatilan, 18:00etatik 20:30era.
  • Pertsona bakoitzak 6 gonbidapen bakarrik hartu ahal izango ditu gehienez, eta gomendatzen da gonbidapenak hartu behar dituzten pertsonak bakarrik jartzea leihatilako ilaran eta elkarrekiko distantzia mantentzea, ahalik eta pilaketa gutxien izan dadin.
  • Gainerako %25a, edo denbora horretan hartu ez diren gonbidapen guztiak, online hartu ahal izango dira hemen, uztailaren 7ko 10:00etatik aurrera eta bukatu arte. Online ere, pertsona bakoitzak, gehienez, 6 gonbidapen hartu ahal izango ditu.
  • Mesedez, gonbidapenak doakoak izan arren, erabili behar dituzun gonbidapenak bakarrik hartu, bestela beste jende bati tokia kenduko diozu eta.
  • Kontzertuaren egunean Erreboteko plazaren eremua 17:30ean irekiko da. Gomendatzen da 19:00ak baino dezente leheango bertaratzea, jende-pilaketarik izan ez dadin.
  • Kontzertuaren eremuan bertan, ezingo da tokia aukeratu. Jendea sartu orduko, bertan publikoari laguntzeko egongo diren pertsonek jendea kokatuko dute bere eserlekuan.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!